Skip to main content

Ipuin kontalari musikala

Kontakizuna eta musika ametsak pizteko

Haur literaturaren hainbat ipuin harilkatuz istorio bat kontatzen da musikaz eta dantzaz lagundurik. Haurren irakurzaletasuna eta liburuekiko zirrara bultzatzeko ipuinak kontatzen dira liburuaren euskarri fisikoaz lagundurik, aldi berean ilustrazioek kontakizuna apaindu eta haurraren iruditeria kitzika dezaten. Emanaldi osoan zehar kantuek eta dantzek berebiziko garrantzia dute, haurrak entzuten dituen istorioak gorputz adierazpenaren eta kantuaren bidez senti ditzan. Ipuin kontalaria, musika tresna desberdinez baliatzen da emanaldian zehar, ipuin, kantu eta dantza bakoitzari egokitzen zaion tresna erabiliz.

Emanaldien iraupena: Ordubete inguru

LETREKIN DANTZAN

3 urtetik aurrera gomendagarria

BEHIN BATEAN DANTZA ARTEAN

3 urtetik aurrera gomendagarria

IPUINEN SALTSAN BIZITZA DANTZAN

4 urtetik aurrera gomendagarria

IPUINEN DARDARA TA DANTZEN ZIRRARA

5 urtetik aurrera gomendagarria

IPUINAK KANTUZ

2 urtetik 4 urtera gomendagarria

IPUINEN KULUNKAN

1 urtetik 3 urtera gomendagarria

HARREMANETARAKO

Ipuin kontaketa musikatu emanaldien inguruan gehiago jakin nahi baduzu edo eskuhartze bereziren bat burutan baduzu ere, nirekin harremanetan jarri.

 655 74 76 95. hazi@haizealoira.eus

Close Menu

Harremanetarako:
Gaztelu kalea, 64. Donamaria-Gaztelu. Nafarroa.
655 74 76 95. hazi@haizealoira.eus