Skip to main content

Tailerrak

Musika talde-formatuetan eta hainbat helbururekin erabiliz. Parte hartzeko ez da beharrezkoa musika ezagutzak izatea.

ELKARREN SOINUAZ ELKAR OSATUZ

SAREAK MUSIKATZEN

ELKARREKIN BIDAIATZEN

MUSIKA ETA IRUDIAK; BIDAIA INDIBIDUALA ETA KOLEKTIBOA

BERDINTASUNARI KONTA ETA KANTA ✹ PAREKIDETASUNARI KONTA ETA KANTA

KIDETASUNARI KONTA ETA KANTA

GURE DOINUAK

HARMONIAZ SABELEAN HAZTEN

MUSIKA BIZITZAREN SINTONIAN

MUSIKAK JOLASA KOLOREZTATZEAN

MUSIKA, DANTZA ETA IPUINEKIN, JOLASTU ELKARREKIN!

ZAINTZA
MUSIKALAK

ELKARREN SOINUAZ
ELKAR OSATUZ

Indarkeria matxista bizi duten/biziraule diren emakume*entzat musikoterapia tailerra

Musika, tresna terapeutiko bat da eta pertsonen osasun fisikoa, psikikoa, emozionala, soziala eta/edo espirituala suspertzen, mantentzen eta hobetzen laguntzen du, komunikazioa ahalbidetuz, sormena piztuz, adierazpena erraztuz eta hemen eta orainarekin lotuz. Tailer hau talde prozesu bat da, indarkeria egoerak pairatzen ari diren edota bizi izan dituzten emakumeei indarkeriak eragindako ondorioetatik berreskuratzen, berrezartzen edota berrasmatzen laguntzeko. Taldean burutzeko proposamena da, gainontzekoen esperientziekin norberarena aberastea ahalbidetzen duelako, aferak elkarbanatu eta ulertzeko elkargune zein laguntza sare berriak sortuz. Horretarako musikoterapia teknika desberdinak (soinu geruzak, inprobisazio klinikoa, musika eta mugimendua, kantuen sorkuntza, GIM, musika eta irudiak, KMR metodoa, musikarekin irudikatze sortzaileak…) mandalekin konbinatzen dira.

  • Tailerraren iraupena: 10 edo 12 saio
  • Maiztasuna: Astero
  • Saio bakoitzaren iraupena: 2 ordu

SAREAK
MUSIKATZEN

Emakume*entzako musikoterapia-tailerra

Musikoterapia bitarteko sortzaile bat da eta aukera ematen du adierazpena eta prozesu emozionala lantzeko, identitatea garatzeko eta gaitasunak, trebetasunak eta autoestimua indartzeko. Ziurtasuna eta autokonfidantza elikatzen dituen espazio babestua da eta ahalduntzerako aukera aparta ematen du. Tailer hau taldean burutzeko proposamena da, gainontzekoen esperientziekin norberarena aberastea ahalbidetzen duelako, aferak elkarbanatu eta ulertzeko elkargune zein laguntza sare bat sortuz. Honako hauen bidez lan egiten da: perkusio zirkuluak, musikak gidaturiko iruditeria (GIM), inprobisazio musikala, musika eta mugimendua, musika eta irudiak, abestien sorkuntza, soinu geruzak, musikarekin irudikatze sortzaileak eta mandalak.

  • Tailerraren iraupena: 10 saio

ELKARREKIN
BIDAIATZEN

Bidaia bat irudimenean zehar, konpainian, musika gidari dela eta bizipenak maletan hartuta. Etapaka antolaturiko bidaia ekialderantz, hegoalderantz, mendebalderantz eta iparralderantz, norberaz jabetuz kontzientzia indibiduala eraldatzen eta bideak, jakintzak eta esperientziak partekatuz kontzientzia kolektiboa transformatzen. Azken geldialdia, bizi naizen tokirako eta parte naizen sarerako ekartzen dudanarekin etxera buelta.

  • Tailerraren iraupena: 5 saio
  • Maiztasuna: Astero
  • Saio bakoitzaren iraupena: 90 minutu

MUSIKA ETA IRUDIAK;
BIDAIA INDIBIDUALA ETA KOLEKTIBOA

Gorputzaren erlaxazioak, musikaren entzuketa aktiboak eta irudimenaren kontenplazioak bat egiten duten autozaintzarako eta elkar zaintzarako espazioa da. Musika, iruditeria eta mandalak dira, dugun potentziala, boterea eta gaitasunaz jabetzeko erabiltzen diren tresnak. Norberaren baitara bidaia bat da, autoezagutzatik kontzientzia eraldatuz. Emozio, pentsamendu eta kezka desberdinen miaketa eta adieraztea eragingo duen eremu bat eskainiko da, hauekiko eskura dauden aukerak zabaldu asmoz. Talde esperientzia bat da, psikoterapiarako kontraindikaziorik ez duten pertsonekin, laguntza, elkargune eta elkar ulertze sareak elikatuz.

  • Tailerraren iraupena: 8 edo 10 saio

Genero berdintasunaz parekidetasunaz norberaren irizpidea haurtzarotik eraikitzen hasten da, hausnarketa bizitzako edozein arotan bidelagun aberasgarria delarik. Gaiaren inguruan hausnartzeko artea helduleku interesgarria da, eskaintzen duen dimentsio sortzaileak egiteko abagunea ere eskaintzen duelako. Tailer honetan hausnarketa sustatzen da genero berdintasuna parekidetasuna gaitzat duen ipuin baten bidez. Horrez gain, parte hartzen dutenen gogoetak elkarri lotuz abesti bat sortu eta grabatzen da. Honela, adierazpena ere sustatzen da.

  • Tailerraren iraupena: 90 minutu
  • Adina: 7-12 urte

berdintasunari konta eta kanta-parekidetasunari konta eta kanta

KIDETASUNARI
KONTA ETA KANTA

Balioetan oinarritutako hezkuntza haurtzarotik garatzen da,  hausnarketa bizitzako edozein arotan bidelagun aberasgarria delarik. Gaiaren inguruan hausnartzeko artea helduleku interesgarria da, eskaintzen duen dimentsio sortzaileak egiteko abagunea ere eskaintzen duelako. Tailer honetan hausnarketa sustatzen da bullyinga gaitzat duen ipuin baten bidez. Horrez gain, parte hartzen dutenen gogoetak elkarri lotuz abesti bat sortzen eta grabatzen da. Honela, adierazpena ere sustatzen da.

  • Tailerraren iraupena: 90 minutu.
  • Adina: 7-12 urte.

kidetasunari konta eta kanta

GURE
DOINUAK

Nerabezaroa aldaketa fisiko, mental eta emozionalen garaia da, zalantzarik gabe aukerez jositako aroa da. Adin horretan genero ikuspegia txertatzeak gizarte justuago bat izatea ekar dezake. Taldeko jarduerak elkarreraginerako abagune dira, kide izatearen eta bereizketaren sentimenduak jokoan jartzeko bide ematen dute. Taldeko esperientzia positiboek garapen osasuntsua bultzatzen dute eta musikoterapiak adierazpena sustatzen du, nortasuna eraikitzea ahalbidetuz. Tailer honetan genero ikuspegiaren gaia lantzeko, berau ardatz duten bideoak ikuskatu, euren abesti gustukoenen letrak aztertu eta hauen bidez hausnarketa sustatzen da, eta beraien ideia eta pentsamenduen adierazpena bultzatzeko trap edo rap kantuak sortu eta grabatzen dira.

  • Tailerraren iraupena: 5 saio
  • Maiztasuna: Astero
  • Saio bakoitzaren iraupena: Ordubete / ikastordu 1
  • Adina: 13-16 urte

DSC 1490

harmoniaz sabelean hazten

HARMONIAZ
SABELEAN HAZTEN

Musikoterapia haurdunaldian tailerra

Haurdunaldia aldaketa eta hazkunde aro bat da. Hazkunde fisiko nabaria normalki ginekologia eta emaginen taldeak artatzen du, eta amaren eta haurtxoaren parametro fisikoen jarraipena egiten dute, baina posturologia, zoru pelbikoa eta perineoa ere kontuan hartu behar dira. Arlo psikologikoak prozesu psikologikoak eta emozionalak biltzen ditu eta haurdunaldia aldaketa aroa denez, bizi den transformazioak, sorturiko zalantzek, pentsamenduek, kezkek… estresa eta antsietatea sor dezakete. Haurdunaldi garaiko ezaugarri diren hormona aldaketen ondorioz, sarritan emozio desberdinak areagotu egiten dira. Ikuspegi sozialetik, beste haurdunak, haurtxoak eta/edo familiak modu desberdinean behatzen hasten dira, eta gerta liteke haiekin esperientziak partekatzeko beharra sentitzea. Maila espiritualean ere aldaketak gertatzen dira, bai amaren konstelazioan, baita maila energetikoan ere. Haurdun dagoen emakumeak aldaketak izaten ditu maila horietan guztietan, eta, gainera, bere sabelean lekua egiten ari zaio izaki berri bati, bere haurtxoari. Bere biologiak sortzen duen espazio fisikoaz gain, gune afektibo bat sortzen hasten da, lotura ikusezin berriak sortzen dituena, bere harremana sostengatuko duten zutabeen oinarria. Haurdunaldian, emakumea prozesuaren protagonistetako bat da baina prozesu horretan, aldaketa eta hazkundea gertatzen dira garapen betean dagoen haurtxoarengan ere. Musikak bizitza mental, afektibo eta fisiologikoarekin konektatzea ahalbidetzen du eta haurdunaldiaren kalitatea hobetzen du, izan ere, pertsonaren lau dimentsioak orekatzen ditu (fisikoa, psikologiko-emozionala, soziala eta espirituala), ongizatea handitzen du, haurtxoarekiko lotura ahalbidetzen du, erditze-lana errazten du, jaioberrien estresa murrizten du eta haurraren sistema neurobegetatiboa estimulatzen du. Horretarako, Musikoterapia Fokal Obstetrikoaren teknikak, abestiekin egiten den lana eta musikak gidaturiko iruditeria (GIM) metodoaren egokitzapenak konbinatzen dira.

  • Tailerraren iraupena: 8 saio
  • Maiztasuna: Astero
  • Saio bakoitzaren iraupena: 90 minutu
  • Haurdunaldiaren 16.astetik aurrera

MUSIKA BIZITZAREN
SINTONIAN

Musikoterapia eta zahartze aktiboa tailerra

Tailer honen xedea adineko pertsonen zahartze aktiboan mesedegarri izatea da, euren ongizate fisikoa, psikologikoa, emozionala, soziala eta espirituala esperientzia musikalen bidez sustatuz. Independentzia handiagoarekin bizitzeko aukerari garrantzia emateko gunea da eta funtzionamendu motrizean, kognitiboan eta afektiboan hobekuntza eragiten du. Taldean burutzeko proposamen honen bitartez, gainontzekoen esperientziekin norberarena aberastea ahalbidetzen da, elkar ulertzeko zein laguntzeko sare bateko partaide izanez. Abesti esanguratsuak kantatzen dira, musikaz lagundutako erlaxazio eta irudikatzeak lantzen dira, musika tresnak jo, kantuak sortu, musika inprobisatzen da eta musika eta mugimenduzko jardueren bidez ere lan egiten da. Burutuko diren musika esperientziak parte hartzaileen ezaugarrien eta beharren arabera proposatuko dira, beti ere musika oinarrizko tresna izanik eta esku hartzea taldearen prozesuari egokituz.

  • Tailerraren iraupena: 10 saio
  • Maiztasuna: Astero
  • Saio bakoitzaren iraupena: Ordubete
bastoia

MUSIKAK JOLASA
KOLOREZTATZEAN

Jolasa haurraren garapenerako erabilgarria eta beharrezkoa da, inguruarekin erlazionatzeko duen berezko era. Jolasak hazkuntza fisikoa, emozionala, kognitiboa, afektiboa eta soziala ahalbidetzen dizkio haurrari eta bere bidez, balioak ikasten ditu, trebetasunak barneratu eta jarrerak garatzeko aukerak bizi ditzake.  Jolasaren bidez haurrak gorputza, zentzumenak, pentsamendu gaitasuna eta sormena garatzen ditu eta ezinbesteko tresna da komunikatzeko, sozializatzeko, emozioak kudeatu eta adierazteko, garapen moralerako, kultura jasotzeko eta nortasuna eraikitzeko. Proposamen honetan jolasaren aukerak musikaren aukerekin bateratuko dira, elkarrekin ahozko dimentsioari, dimentsio ez-berbalari, dimentsio dramatikoari, dimentsio musikal-eraikitzaileari, eta dimentsio figuratiboari leku egiteko.

  • Tailerraren iraupena: 2 saio
  • Maiztasuna: Astero
  • Saio bakoitzaren iraupena: Ordubete
  • Adina: 3-6 urte

MUSIKAK-JOLASA-KOLOREZTATZEAN

MUSIKA, DANTZA ETA IPUINEKIN,
JOLASTU ELKARREKIN!

Musika familian tailerra

Jolasak dibertsioaren bidez hazteko eta harremanak izateko aukera ematen du. Haurrak esperientzia hori bere maiteekin eta gainontzeko familiekin partekatzean, familia-loturak sendotu eta aberasten dira. Haur kantutegiko abestiak kantatzen dira, ipuinei soinua eta doinua jarri, dantzatu, soinuak esploratu, musika inprobisatu eta adierazi, bibrazioa gorputzean sentitu eta gorputzarekin musika egiten da.

  • Tailerraren iraupena: Ordubete
  • Hartzaileak: 9-17 hilabete edo 18-36 hilabete bitarteko haurrak dituzten familiak

musika-eta-ipuinekin-jolastu-elkarrekin-

ZAINTZA MUSIKALAK

Emakume*entzako tailerra

Zaintza musikalak soinu geruzen bidez soinuak partekatuz, eta emakume*en arteko sarean bibratuz. Zaintzaren hartu-emanerako bizipen espazio batean, soinua jasoz eta emanez. Parte-hartzaileek soinuak eskaini eta jasoko dituzte, kontsigna bakarra soinua jasotzen ari dena zaintzea eta soinua jasotzean zaintzen uztea izanik; bide batez bizipen musikalak ideia eta hausnarketei egin diezaieken ekarpenaz baliatuz. Ez da beharrezkoa musika jakitea.

  • Tailerraren iraupena: 2 ordu
ZAINTZA-MUSIKALAK

HARREMANETARAKO

Eskaintzen dudan tailerren baten inguruko informazio zehatzagoa nahi baduzu edo zure beharren arabera proposamen berri bat diseinatzeko bada ere, nirekin harremanetan jarri.

655 74 76 95. hazi@haizealoira.eus

Close Menu

Harremanetarako:
Gaztelu kalea, 64. Donamaria-Gaztelu. Nafarroa.
655 74 76 95. hazi@haizealoira.eus